Programa libro - Zer da ?
Programa libroa 3 hitzetan laburbil daiteke: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna !
Askatasuna
Programa libroak bere erabiltzaileen askatasunak errespetatzen ditu, baimena emanez :
- Programa nahi duten moduan erabiltzeko.
- Iturri kodea aztertu eta aldatzea, ordenagailuak nahi duen moduan erreakzionatu dezan.
- Programaren kopiak egin eta oparitu edo birsaltzea trabarik gabe.
- Aldaketa horien kopiak egin eta trabarik gabe oparitu edo birsaltzea.
Berdintasuna
Askeak, bere askatasunak direla eta, ez dio inori uzten beste pertsona baten gaineko boterea izatea.
Anaitasuna
Erabiltzaileak eta programatzaileen komunitateak programa libroa etengabe hobetzeko lankidetzan aritzera animatzen dira.
Oharra
Programa libro gisa definitzeko, askatasun horiek guztiak errespetatu behar ditu !
« Open Source » programa, zer da ?
Programa libroa bezala, « Open Source » programak askatasun berdinak ditu ! Bere desberdintasun nagusia da « Open Source » programa alde teknikoan zentratzen dela, eta programa libroak erabiltzailea eta bere askatasunak lehenesten dituela.
« Freeware » programa, zer da ?
« Freeware » programa jabedun doako programa da. Beraz, ez ditu programa libroak kalifikatzen dituen askatasunak errespetatzen eta doakoa izan arren, ez da gardena bere erabiltzaileentzat.